Bizikletaren neurri egokien eta posizioen inguruko hitzaldia emango du gaur Manu Zubillagak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

JOCC Zikuñako Ama zikloturista taldeak antolatuta, hitzaldia izango da gaur Biteri kultur etxean. Manu Zubillaga Hernaniko doktoreak hitz egingo du bizikletaren neurri egokiaz, eta posizioak sortutako lesioei buruz. Aztertuko dituzten gai batzuk izango dira gainkargak, lesioak eta bizikleta eta txirrindulariaren azterketa zehatza. Hitzaldia gaur izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!