GIPUZKOAKO Eskolarteko Bertsolari Txapelketa iritsi da finalera. Aurten txapelketa jokatzen den 29garren aldia da eta hernaniarrak ez dira makal ibili. Finala aurretik, lau kanporaketa izan dira, eta hernaniarrak bakarrean parte hartuta pasa dira finalera. Taldeka, Hernaniko Bertso Eskolako taldeetako bat pasa da, onderengo betsolariez osatua: Eñaut Martikorena, Elixabet Pagola, Haritz Otxotorena eta Aingeru Otxotorena. Bakarka aldiz, Asier Azpirozek lortu du finalerako pasea.
Finala bihar, Donostian
Final haundia bihar izango da, Donostiako Manteo kiroldegian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gaztetxoetan, 14 urte artekoetan, Hernaniko Bertso Eskolako taldearekin batera lehian honako hiruak ariko dira: Goierriko taldea, Asteasu-Alegiko taldea eta Zumarraga-Urretxuko taldea. Gazteetan berriz, 15 urtetik 18 urte bitartekoetan, Asier Azpirozekin beste zazpi bertsolari arituko dira lehian: Oihana Iguaran, Ane Labaka, Mikel Olaizola, Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Ainhoa Mujika eta Manex Mantxola.
Euskal Herriko Txapelketa
Banakako txapelketan, irabazlea eta bigarren postuan geratzen dena Euskal Herriko txapelketa jokatzeko sailkatuko dira. Taldeka ordea, epaileek aukeratuko dute Euskal Herriko Txapelketara pasa daitekeen finaleko bertsolaria.
Bertsopaperetako sari banaketa
Honez gain, bertsopaperetako lehiaketan irabazi duten lau bertsolariei sariak banatuko dizkiete.