Lehenengo toka txapelketa Elizatxo elkartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

joan den larunbatean, hilaren 23an, Elizatxo elkartean, mende honetako lehen toka txapelketa jokatu zuten, goizean hasi eta arratsaldera arte. Oso giro polita izan zuten eta bertakoek esandakoaren arabera «jendeak alaitsu baino gehiago bukatu zuen eguna». Salus Rodriguez izan zen txapelduna, eta Pedro Davila bigarrena; hirugarrena berriz, Andoni Cisneros. Pozik zeuden antolatzaileak 17 lagun aritu baitziren tokan, emakume eta gizon, denak batera, eta jendea animatu nahi izan zuten hurrengoan parte hartzeko. Txapelketako sariak elkartearen egunean banatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!