Pokerra gustuko dutenek, beren trebezia erakusteko aukera paregabea izango dute, aurten aurreneko aldiz, Poker Texas Holdem Torneoa antolatu baitute Atxur tabernan. Sailkapeneko errondak datorren asteko asteazkenean eta ostegunean jokatuko dira, eta final haundia ostiralean izango da. Izen ematea Atxur tabernan egin behar da eta 36 plaza daude. Pertsoneko 10 euro ordaindu behar dira. Sariak honakoak izango dira: aurrenekoarentzat trofeoa, kamiseta eta urdaiazpikoa; bigarrenarentzat trofeoa, kamiseta, eta xolomo iberikoa; eta hirugarrenarentzat trofeoa, kamiseta eta txorizo iberikoa. Hurrengo hirurek kamiseta izango dute saria. Torneoa Atxur tabernak antolatzen du, Joseba Harategiaren laguntzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!