Hernani-Azpeitia finalerdietako partidua bihar, Herri Artekoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

HERNANI finalerdietan da Herri Arteko Pelota Txapelketan, azken kanporaketan Atauni erraz irabazita. Joaneko partiduan 2-1 irabazi zuten, maila oso ona erakutsita; bueltakoan berriz, etxean, emaitza bera lortu zuten, 2-1. Finalerdietako aurreneko partidua bihar jokatuko dute, egungo irabazleak diren Azpeitiarren kontra, kiroldegiko frontoian. Gainerako partiduetan bezala, bereziki honetan, zaletuen babesa garrantzitsua izango da. Partidua bihar, 21:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!