Ikasturte amaiera iristear dela eta, Inmaculada ikastetxekoek urteko jaialdia izan zuten larunbatean. Aurten gainera, ikastetxeak 125 urte betetzen ditu, eta argazkian ikus daitekeen moduan, umeek tartako kandelak itzali zituzten. 125garren urteurrena ospatzeko programari beraz, larunbatean eman zioten hasiera, eta datorren kurtsoan izango du jarraipena. Jaialdiak iraun zuen bitartean, jai giro ederrean ibili ziren guraso, ikasle eta irakasleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!