kaxko Elkarteko kideek desadostasuna adierazi dute Udalak aurkeztutako trafiko ordenantzarekin. Desadostasun hori Udalari jakinarazteko protesta kanpaina jarri dute martxan.
Eskubideak aldarrikatzeko idatzia
Kaxkoko bizilagunek batzarra izan zuten maiatzaren 7an, eta idatzi bat egin zuten euren eskubideak aldarrikatzeko. Idatzian bertan adierazten dute, besteak beste, euren eskubidea dela Kaxkora eguneko 24 orduetan sartu ahal izatea, hirugarren pertsona baten beharrik gabe: «Kaxkora kotxearekin edozein ordutan sartzeko aukera bermatzen digun erraminta bat nahi dugu, piboteak jaitsiko dituen txartel elektroniko bat edo antzeko zerbait, sartzeko hirugarren pertsona bati abisatu beharrik ez izatea bermatuko diguna».
Ezintasunen bat duten pertsonek mugikortasun egokia izateko duten eskubidea ere aldarrikatzen dute: «ezintasunen bat duten pertsonek, bai adinagatik, edo bai osasunagatik, eskubidea dute Kaxkoan zehar ibiltzeko, mugikortasun arazorik gabe».
Idatzian Udalari proposamenak ere egiten dizkiete, arazoa konpontzeko asmotan, besteak beste, honakoak: «ongi legoke Kaxkoko etxebizitza bakoitzeko txartel elektroniko bat banatzea; edo gaur egun dagoen sistema bera uztea, Udaletxe azpiko pibotearena».
Kanpainaren helburua da herritarrek idatzia eskuratu, eta Udaletxera eramatea; Onddi tabernan eta Jaione Konjelatuetan daude; eta Miguel Lujanbiok ere baditu.