aspaldiko ohitura da Arantzazura urtero erromesaldia egitea, eta aurtengoa ekainaren 21ean izango da. Bertara iritsi ahal izateko, autobusak antolatzen dituzte, eta erromesaldian parte hartzen dutenek bertan bazkaltzeko aukera ere izaten dute. Autobuserako biletea eta bazkarirako txartela erosi nahi dituztenek, dagoeneko salgai dituzte Hernaniko Eguzki dendan. Bazkaria Santutegian dagoen hotelean izango da. Erromesaldira kotxean joaten direnek ere, bazkaltzeko txartela bakarrik erosteko aukera izango dute. Bestalde, ohitura den moduan, bazkalostean Loiolako Santutegia bisitatzeko aukera izango da.
Astigarraga eta Urnieta
Astigarragako eta Urnietako bizilagunek beren herriko parrokiko lokalean erosi ditzakete txartelak.