Hernaniarrak txukun asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 26a, 02:00

Hernaniarrak fin ibili dira asteburuan gimnasia erritmikoan. Batetik, B Mailako Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten: alebin mailan eta taldeka, Urumea taldeak 2garren postua egin zuen; alebin mailan eta banaka, Malen Martinezek lehenengo postua egin zuen, eta Leire Leonetek 3garrena; infantil mailan eta taldeka, Hernani GEEk 3garren postua egin zuen. Bestalde, Udaberriko Torrneoko finala ere jokatu zuten: alebin mailan eta taldeka, Urumeak 4garren postua egin zuen; eta infantil mailan eta taldeka, Hernani GEEk 2garren postua egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!