Maitane Iruretagoiena eta Iasone Sertutxa bikain ibili dira asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 26a, 02:00

Asteburuan Gipuzkoako Absoluto Mailako Txapelketa izan da eta Maitane Iruretagoienak brontzezko domina lortu du 100 metroko frogan 12.07 denborarekin, bere marka pertsonala eginez, eta ju- nior mailako Europako Txapelketan parte hartzeko minimora, 12:00ra, hurbilduz. Bestetik, 200 metroko frogan 4garren postua lortu zuen, 25.38 denborarekin. Semifinaletan, bere seriean, bigarren egin zuen 25.23 denborarekin, hau ere marka pertsonala, baina finalean ezin izan zuen marka hobetu. Bestalde, Iasone Sertutxa Eibarren izan zen larunbatean Gipuzkoako Banakako Txapelketan, eta 80 metro indibidualeko froga irabazi zuen; ondorioz, larunbatean Gasteizen jokatuko du. Bestetik, luzera saltoko frogan 2garren postua egin zuen, 4.50 metrorekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!