Gipuzkoako Eskolarteko Pelota Txapelketako finala jokatu dute asteburuan infantil mailakoek. 70 minutuko partidu luzearen ondoren, Urumea taldeko Maider Semper eta Miren Goikoetxea urnietarrak irabazi zuten 25-17 Langile D taldeko Eli Pagola eta Ariane Arrietaren aurka; azken hauek 2garren geratu ziren beraz. Datozen bi asteburuetan txapeldunek Gipuzkoako ordezkari gisa jokatuko dute Gasteizen Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!