Hernaniarrek dituzten ekipamendu beharrak aztertzeko parte hartze prozesua jarriko du martxan Udalak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 26a, 02:00

HERNANIK dituen ekipamendu beharrak aztertzeko, Udalak parte hartze prozesua jarriko du martxan. Atzo, parte hartzearen garrantzia eta proiektuaren nondik nora- koak azaldu zituzten prentsaurrean, Edurne Egaña Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko diputatuak, Marian Beitialarrangoitia Alkateak, eta Juan Ignacio Arrieta Hernaniko parte har- tze zinegotziak; Gipuzkoako Foru Aldundian.

«Herritarren beharrak aztertuko dituen gizartea»
Hernanin ekipamenduen gaia pisu haundikoa da, eta Marian Beitialarrangoitiak adierazi zuenez, Udaletxearentzat herritarren parte hartzea estrategikoa da: «hau ez da Udalak ematen duen aurreneko pausoa, aurretik ere, azken bi urteetan jarraitu dugun dinamikaren barruan dago: Topagune Berdea, dirulaguntzak, aurrekontuak eta abar. Politika egiteko beste bide bat da hau. Gainera, modu honetara lortzen da herritarrek bere partehartzeari garrantzia ematea. Bide honetatik, pixkanaka, iritsi nahi dugu herritarren beharrak aztertuko dituen gizarte batera».

Ekipamenduen prozesuak bi fase izango ditu
Hernaniko ekipamenduen parte hartze prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren barruan dago; eta Juan Ignacio Arrietak adierazitakoaren arabera, bi fase izango ditu. Aurreneko fasean diagnostikoa egingo da. Horretarako, maiatza eta iraila bitartean hiru bilera egingo dira. Bertan, herritarrek proposamenak egingo dituzte beharrezkoak diren ekipamenduen inguruan. Proposamenen artean hiru ekipamendu baino gehiago badaude, beraiek aukeratu beharko dituzte hiru. Bilerak herritar orori daude irekiak, eta aurrenekoa ostegunean izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Bigarren fasean berriz, herri kontsulta egingo da aurretik bileretan aukeratutako hiru ekipamenduekin. Urte bukaera aldera izango dela kalkulatzen da, eta bertan aukeratuko dute herritarrek zein den beraientzat ekipamenduetan dagoen beharrik garrantzitsuena, Udalak kontuan izango duena.

www.hernanipolis.net
Udalak bigarren fasera pasatzen diren proposamenen inguruko informazio zabala eskainiko die herritarrei. Horretarako, komunikazio linea bat jarraituko du martxan, informazioa hernaniar guztiei iristeko. Komunikazio linea honen barruan, dagoeneko jarri dute martxan www.hernanipolis.net web orria. Web orriaren helburua da prozesuaren informazioa zabaltzea eta jarraipena bertan egin ahal izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!