Ausa Gaztelura irteera maiatzaren 31n

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 25a, 02:00

Hernanialdeko nafartarrak elkarteak mendi irteera antolatu du Ausa Gaztelura. Maiatzaren 31n joango dira eta goizeko 10:00etan abiatuko dira Larraitzetik. 11:30etan Ausa Gazteluko tontorrean bilduko dira. Bertan, gazteluan bandera jarriko dute, txistuz Nafarroako Gorteen ereserkia joko dute, eta komunikatu bat irakurri ondoren bertsolariak ariko dira kantari. 13:30ak aldera, Larraitzen bilduko dira eta bertan bazkalduko dute. Bazkarirako izena emateko telefono honetara deitu behar da: 607 111 202. Ausa Gaztelu Aralarko mendilerroan dago, Zaldibi eta Abaltzisketa artean, ia 1.000 metrotara. Garai batean, kostako bidea zaintzen zuen nafar gaztelua da. Ekitaldi honekin asmoa dute aldarrikatzea Erdi Aroan Nafarroak Euskal Herri osoa hartzen zuela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!