Astigartek antolatutako margo lehiaketako sarituak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 25a, 02:00

Astigarte elkarteak margo lehiaketa antolatu zuen maiatzaren 16an eta tartean hainbat hernaniarrek hartu zuten parte. 6-9 urte arteko kategorian, irabazlea Iker Sancho hernaniarra izan zen; 2garrena Axular Uriarte (Astigarraga) eta 3garrena Julia Mañeru (Astigarraga). 10-13 urte arteko kategorian, Hernaniko Aritz Hernani izan zen garailea; 2garrena Miriam Mayo (Astigarraga) eta 3garrena Mikel Lozano (Astigarraga). 14-16 urte arteko kategorian, Astigarragako Ander Lopez de Arbina (Astigarraga) izan zen garailea; 2garrena Nerea Matelo (Lezo); eta 3garrena Maialen Guridi (Lezo). 17 urtetik aurrerako kategorian, irabazlea, Iruñeako Jesus Ukar Muruzaga izan zen; eta accesit saria eraman zuten Esteban Oronoz (Eibar) eta Javi Igoak (Lesaka). Aipatzekoa da, sarituen artean, Luis Telleria margolari hernaniarraren 5 ikasle daudela: Iker Sancho, Aritz Hernani, Miriam Mayo, Mikel Lozano eta Ander Lopez de Arbina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!