Bizikletaren neurri egokiak eta posizioak sortutako lesioei buruzko hitzaldia emango du Manu Zubillagak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 25a, 02:00

JOCC Zikuñako Ama zikloturista taldeak antolatuta, hitzaldia izango da ostegunean, Biterin. Manu Zubillaga Hernaniko doktoreak bizikletaren neurri egokietaz, eta posizioak sortutako lesioei buruzko hitzaldia emango du. Gainkargak, lesioak eta bizikleta eta txirrindulariaren azterketa zehatza izango dira aztertuko dituzten gaietako batzuk. Hitzaldia, maiatzaren 28an, ostegunean, arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.

Haurrekin ginkana larunbatean
Bestalde, larunbatean, haurrekin ginkana antolatu zuen zikloturista taldeak, eskola kirolaren barruan. Guztira 50 bat neska mutil animatu ziren. Inmaculada ikastetxeko ikasleak salbu, herriko beste ikastetxeetako ikasleak izan ziren. Izan ere, Inmaculadakoak eskolako jaialdia izan zuten larunbatean. Ginkanan kirol ezberdinak uztartu zituzten: saskibaloia, txirrinda, futbola bizikletaz, trialsin zirkuitoa, pedalei eragin gabeko lasterketa, eta abar. Helburua, abiadura baino, oreka eta kontrola lantzea izan ziren. Neska-mutilek primeran pasa zuten. Zikloturista taldeak eskola kiroleko monitoreen laguntza eskertu nahi izan du, jokoak antolatzeko lana asko erraztu zutelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!