Santa Barbara elkarteko danborrada

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 25a, 02:00

Santa Barbara elkarteko danborradan parte hartu nahi duten haurrek ostegunean eman behar dute izena, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, elkartean bertan. Danborreroak 1997-2002 urteen artean jaiotakoak izan behar dute; sukaldari eta kantinerak 2005 aurretik jaiotakoak. Arropa bertan eskuratzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!