Errugbi elkarteak emango dio hasiera aurtengo San Joan jaiei

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 25a, 02:00

HILABETE bat falta da San Joan jaietarako, eta herriko taldeak eta jai batzordea buru belarri ari dira lanean, egitaraua antolatu eta dena ondo lotzeko. Jai batzordeak urtero aukeratzen du herriko talde edo pertsonaren bat jai hasieran omentzeko eta bandera igotzeko. Aurtengoan Errugbi elkarteak izango du ohore hori, azken urteetan egindako lanarengatik eta lortutako emaitza bikainengatik. Bestalde, San Joanak, aurtengoan, asteartearekin hasiko dira, ekainaren 23an, eta larunbatarekin bukatuko dira ekainaren 27an. San Joanetako azken egunean ere Errugbi elkarteko kideek jaitsiko dute bandera. Urtero bezala, San Joanak hasi aurretik, festak girotzeko preludioa izango da. Aurtengoan ekainaren 13an izango dira bai preludio txikia eta baita helduen preludioa ere. Bestalde, azken urteetako ohiturari jarraituta, Chillida Lekun Udako solstizioko ospakizuna izango da ekainaren 16an. Azeri Bila proba ekainaren 20an izango da, eta Atleta osoaren proba ekainaren 21ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!