Goizuetako Umore Ona peñak 50 urte beteko ditu aurten,eta hori dela eta, hainbat ospakizun izango dira. Alde batetik, Umore Ona peñarekin eta Amabirjin jaiekin zer ikusia duten argazkien erakusketa ari dira antolatzen. Jakinarazi dute argazkiak dituteztenek Amaiarenean utzi ditzaketela, ekainaren 7a bitartean. Eskaneatu ondoren itzuli egingo dira. Ekainaren 7an Doneztebeko Mendi, Ereñotzuko Ozenki eta Goizuetako Umore Ona abesbatzen
emanaldia izango da. Eguerdiko 12:00etan, elizan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!