Maiatzaren 30 eta 31n Arabar Errioxara joateko plana egin du AEKk. Asmoa dute larunbatean abiatzea, eta nahi izanez gero, bodega bat bisitatzeko aukera izango da. Eguerdian bazkaldu egingo dute, norberak eramandako janariarekin, eta ondoren, inguruko trikuharriak ikusiko dituzte. Bernedora joango dira arratsaldean eta pentsiora gerturatu eta afaldu egingo lukete, nahi izanez gero bodega batean. Igandean, Urizaharra herrira joango dira, errota ikusteko; Toloñotik ere pasako dira, bertako balkoia ikusteko; Burandon gatzaga ikusiko dute eta bertan bazkalduko dute. Bazkarirako janaria euskaltegiak jarriko du. Igande arraltsadean etxera bueltatuko dira. Irteeraren prezioa 20 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Aterpeko gastuak euskaltegiak bere gain hartuko ditu. Afaltzera bodegara joaten denak, berak ordaindu beharko du. Bodegako afariak 5,5 euro balio du eta errotako bisitak euro bat. Izena emateko: 943 55 73 54 edo 943 55 78 79.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!