Txantxangorriko arrantza taldeak joan den asteburuan ekin zion aurtengo denboraldiari Donostiako uretan. Elkarteko 10 kideek hartu zuten parte txapelketan eta emaitza onak lortu zituzten. Izan ere, alde batetik, Natxo Irigoienek bi karraspio arrantzatu zituen eta Jabier Egibarrek barriota bat. Irigoien 19garren postuan sailkatu zen eta Egibar 33garren postuan. Guztira 155 arrantzalek hartu zuten parte txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!