Osalaneko gela iraunkorra izango da ostiralean, maiatzaren 29an, Hernani Institutuan. Eraikuntzako langileentzako ikastaroa izaten da eta bertan eskuratzen da Eraikuntzako Langileen Fundazioak eskatzen duen oinarrizko formazioa. Ikastaroa goizeko 08:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara izango da. Ikastaroan parte hartzeko eskolan bertan eman behar da izena eta orri bat bete norbere datuekin. Enpresaren batek 10-15 ikasleko taldea osatzen badu, nahi dutenean jasoko dute ikastaroa. Ikastaroa debalde da. Telefonoa: 943 55 11 88.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!