BIHAR Hernaniko ikastetxeetako ikasleak izango dira plenoko protagonista. Izan ere, hainbat proposamen luzatuko dizkiote udalari, natura eta osasuna errespetatzen duen kontsumo eredua bultzatzeko eta hondakinen gestioa hobetzeko asmoz. Astelehenean, goizeko 11:00etan, pleno aretoan. Azken ikasturteetan, Eskola Agenda 21 izeneko egitasmoa jarri da martxan ikastetxe ezberdirnetan eta ingurugiroa eta kotsumoarekin zer ikusia duten gaiak landu dituzte. Maitzaren 13an, esaterako, foro bat antolatu zuten ikasleekin Biterin. Kontsumo jasangaitza murriztu, hondakin solidoak gutxitzeko izan zen eztabaidarako gaia, eta gai honekin lotutako proposamenak landu zituzten. Proposamen horiek izango dira astelehenean aurkeztuko dituztenak.