Hernanik 5
Pasaiak 0
HERNANIK garrantzitsua zen garaipena lortu zuen atzo Zubipen, Pasaiaren kontra 5 eta 0 irabazita. Hernani bigarren postua lortzeko lehian dabil, kontua da Tolosa, Pasaia eta Hernani puntutan berdinduta daudela, postu horretarako borrokan. Garaipen honekin Hernanik Pasaia atzean utzi du. Bigarren postua lortzeko, Hernanik ligako azkeneko partidua irabaztea ezinbestekoa du. Partidua datorren asteburuan izango da UPV Vasconiaren kontra. Partidua irabaziz gero bigarren postua eskuratuko lukete txuri berdeek, eta Igoera Fasea jokatuko lukete. Hori dela eta, herriko afizioari dei egin dio elkarteak, datorren astean taldea animatzeko. Atzoko golak, Peru Iurramendi, Joseba Portillo (3) eta Aritz Lujanbiok sartu zituzten. Imanol Gurrutxaga jokalaririk onena Bestalde, Zubipe Peñak Imanol Gurrutxaga omendu zuen atzo partidu hasi aurretik. Zubipe Peñak urtero omentzen du bere ustez denboraldi onena egin duen jokalaria.