Hernani finalerdietarako txartelaren bila gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 24a, 02:00

HERNANIKO pelotariak finalerdietarako txartela eskuratu nahi dute, Herri Arteko Pelota Txapelketan, Ataun mendean hartuta. Partiduak gaur jokatuko dira arratsaldeko 16:30etatik aurrera kiroldegian.

Abantaila polita
Joaneko partiduetan, Hernaniko pelotariek bikain dabiltzala erakutsi zuten Ataunen, eta abantaila polita ekarri zuten bueltako partiduei aurre egiteko. Hortaz herriko pelotariak aukera ezinhobea dute txapelketan aurrera egiteko. Oiaga entrenatzaileak aldaketak egingo ditu gaurko partiduetan. Hala nola, kadeteetan Elorzak jokatuko du Murgiondoren ordez, jubeniletan Lizeagak Aizpitarte IIa ordezkatuko du, eta, seniorretan ziurrenik Huizik beteko du Gorrotxategiren lekua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!