Euskal presoekiko Elkartasun Eguna izango da datorren larunbatean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 24a, 02:00

HIRUGARREN urtez Elkartasun Eguna izango da datorren larunbatean Hernanin. Elkartasun Egunaren helburua da, euskal preso eta iheslariei eta haien senideei elkartasuna adieraztea, eta horrekin batean eskatzea kondena beteta duten euskal presoen eta gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna. Azaldu dutenez, aurtengo Elkartasun Egunean bereziki salatu nahi dituzte «presoek egunero jasaten dituzten eskubide urraketak».

Ekitaldiak asteartetik aurrera
Elkartasun Eguna datorren larunbatean izango bada, ere, datorren asteartetik aurrera izango dira presoei elkartasuna adierazteko ekitaldiak. Asteartean bertan, Hautsitako leihoa izeneko dokumentala jarriko dute, arratsaldeko 19:30etan hasita, Biterin. Eñaut Tolosa eta Hammudi Al-Rahmoun dira zuzendariak. Gazteen atxiloketetetaz eta kale borrokaz hitz egiten da dokumentalean. Ondoren gaiari buruzko solasaldia izango da. Astearte gauean bertso afaria ere izango da. Bertara joateko txartelak salgai daude Garin tabernan. Ostiralean Errugbi 7 torneo herrikoia antolatu dute eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Bestalde, ostiralero presoen eskubideen alde egiten den kontzentrazioa ordu erdi aurreratu dutela jakinarazi dute. Kontzentrazioa 19:30etan izango da, eta ondoren, kalejiran Landarera joango dira errugbi torneoko finala ikustera.

Larunbateko ekitaldiak
Larunbatean, Elkartasun Egunean, izango dira ekitaldi gehienak. Goizeko 10:30etatik aurrera lasterketak antolatu dituzte, bai haurrentzako eta bai helduentzako. Krossean izena emateko zerrenda Garin tabernan jarri dute. Egunean bertan, Plazan bertan ere izango da izena emateko aukera, goizeko 11:00ak baino lehen. Goizean zehar Molotoff Irratiak Elkartasun Egunarekin lotutako saio berezia egingo du, eta hori dela eta, dei egin diete herritarei musika ekipoak balkoietan jartzeko, 91.8 FM sintonizatuta. Eguerdian bazkaria izango da, eta ondorenean, jokoak eta enkantea. Arratsaldean ekitaldia izango da Tilosetan, eta egunari kontzertuek emango diote bukaera.

Maiatzak 26, asteartea
• ‘Hautsitako leihoa’ dokumentala eta
hitzaldia.19:30etan Biterin.
• Bertso afaria,21:00etan Santa Barbara
elkartean. Txartelak Garinen salgai. Bertsolariak: Oier Iurramendi, Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Aitzol Barandiaran eta Arnaitz Lasarte.
Maiatzak 29, ostirala
• Errugbi 7 toneoa,18:30etan Landaren.
• Kontzentrazioa, 19:30etan eta ondoren kalejira Landareraino. Hirugarren
denbora herrikoia.
Maitzak 30, larunbata
• 10:30 etan Kross ttikia.
• 11:00 Elkartasun krossa.    
• Molotoff irratiak zuzeneko
emisio egingo du.
• Goizean zehar Hatzi Klinbers
eskalatzaileak herriko paretetan ibiliko dira.
• Manifestazioa. 13:30etan Plazatik.
• Bazkaria. 14:00etan Atsegindegin. Txartelak Garinen salgai.
• Jokuak. 16:00etan Atsegindegin
Gazte Asanbladak antolatuta
• Enkantea. 17:30etan Atsegindegin,
preso zein herritarrek egindako lanekin.
• Ekitaldia. 19:00etan Tilosetan.
• Kontzertuak.22:00etan hasita.
    Rockaiet musika jartzen
    Iam raros
    Morau eta Agotak
    Trifulka
Txosna izango da edari eta bokatekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!