Hernadeseko kideak Lourdesera abiatu ziren atzo autobusean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

HERNADES elkarteak antolatuta, Lourdeseko erromesaldira abiatu ziren atzo Hernaniko lagun koadrila. Monitoreekin batean 15 bat lagun animatu ziren Hernanitik. Haiekin batean, Gipuzkoako 350 gaixo animatu dira Lourdeseko erromesaldira. Asmoa dute astelehenean bueltatzea, eta Lourdesen dauden bitartean, hainbat ekintza egingo dituzte, eta bertan izaten diren ospakizun eta otoitzetan ere hartuko dute parte.


Ezintasunak dituztenekin lanean
Hernades elkarteak ezintasun eta gaixotasun mota ezberdinak dituztenekin egiten du lan, eta gehien bat, irteerak eta aisialdiko ekintzak antolatzen ditu. Kirol probetan ere laguntza eskaintzen du, esaterako Behobia lasterketan. Hernaniko 20 begirale ibiltzen dira elkarte honetan lanean, muxutruk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!