Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur goizean Tolosan, B mailakoa. Alebin mailan, taldeka, Urumeak hartuko du parte, 3 pelotekin eta bi esku hutsik. Maila berean, baina banaka, Malen Martinezek eta Leire Leonetek hartuko dute parte; esku hutsik eta sokarekin. Azkenik, infantil mailan, taldeka, Hernani GEEk hartuko du parte 5 uztaiekin. Bestalde, arratsaldez, Udaberri Torneoko finalak jokatuko dira Tolosan bertan. Alebin mailan, taldeka, Urumeak hartuko du parte; 3 pelotekin arituko dira eta bi esku hutsik. Azkenik, infantil mailan, taldeka, Hernani GEE arituko da lehian, 4 uztaiekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!