Igoera faseko partidua jokatuko du gaur Yone Boutiquek Idiazabalen kontra, urteko garrantzitsuena

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

Areto futboleko 2garren mailako liga irabazi ostean, Yone Boutiquek igoera faseko partidua jokatuko du gaur, Idiazabalen kontra. Igoera fasea partidu bakarrera jokatzen da, eta irabaziz gero, lehen mailarako pasea zuzenean lortuko lukete. Bestela, beste partiduetako karanbolen zain geratu beharko dute.

Partidu konplikatua
Ez da partidu erraza izango. Idiazabal taldean jokatzen duten jokalari asko Gorengoen Mailan aritutakoak dira, hortaz jokalari gogorrak dira, teknika askokoak. Futbol taldeko ekipo bera izatean, jokalariak txandakatu egiten dira, eta hori dela eta zaila da taldea nekatu araztea. Horregatik, eta partidu ikusgarria izango delako, Hernaniko zaletuei kiroldegira hurbiltzeko deia luzatu diete. Partidua gaur jokatuko da, arratsaldeko 16:45etatik aurrera, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!