Hernanik bigarren posturako lehian jarraitzen du, eta gaurko neurketan Pasaia hartuko du etxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

JOAN den asteburuan berdinketa lortu arren, Hernani inoiz baino murgilduago dago bigarren postua lortzeko lehian. Helburu hori lortzeko aurkari zuzenak diren Tolosak galdu egin zuen eta Pasaiak berdindu. Hortaz, Hernanik sailkapenean laugarren jarraitzen duen arren, bigarrena den Tolosarekin, eta hirugarrena den Pasaiarekin, berdinduta dago 58 puntuetara.

Hernani-Pasaia gaur
Zubipen Gaurko neurketan, txuri berdeen borrokan aurkari zuzena den Pasaia hartuko dute Zubipen. Denboraldia bukatzeko bi partidu geratzen dira, eta gaur irabaziz gero, Pasaia ia aukerarik gabe geratuko litzateke. Ondoren, Tolosaren emaitzaren zain egon beharko da. Partidua gaur, 16:30etan, Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!