`Saskibaloia igandeetan´ jardunaldiak bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

Hernaniko saskibaloi taldeek denboraldia amaitu berri duten arren, arduradunek Saskibaloia igandeetan jardunaldia antolatzen jarraitzeko asmoa dute. Jardunaldiak bihar izango dira, eta 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako neska mutilei daude zuzenduta. Orain arte egin duten moduan, jardunaldi hauek doakoak izango dira. Jardunaldiak bihar izango dira, goizeko 10:30etatik 12:00etara Kiroldegian. Neska mutilei animatzeko deia luzatu die elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!