Perfyde.com areto futbol talde hernaniarrak hirugarren mailan jokatu du aurten. Denboraldi ezin hobea egin ondoren, bigarren mailarako igoera fasea jokatzeko sailkatu dira. Partidua bakarra izango da, eta Andoaingo Euskalduna taldearen kontra jokatuko dute; gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Kiroldegian. Perfyde.com taldeko jokalariek herritarren babesa eskatu dute , eta horregatik dei egin die gaur arratsaldean izango den partiduan taldea animatzera hurbiltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!