Bizikletan ibiltzerakoan, neurriak edo gorputzaren posizioa egoki ez jartzeak lesioak sortarazten ditu. Honi buruz hitz egiteko, Manu Zubillaga mediku hernaniarrak hitzaldia emango du. Datorren asteko ostegunean izango da, hilak 28, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Biteri kultur etxean. Gaiaren inguruan aldez aurretik informazioa lortu nahi izanez gero, Ciclismo a fondo aldizikarian, 18garren ale berezian, honen inguruko artikulu bat dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!