INMACULADA ikastetxeko abesbatzen emanaldia izan zen atzo Agustindarren elizan. Eskolako jaialdiak gaur izango du jarraipena. Goizeko 10:30etan Agustindarretan ospatuko den mezetan bilduko dira; 12:00etan, eskolako jaialdia izango da Sandiusterrin; 14:00etan bazkaria izango da eskolan; eta bazkalondorenean hainbat ekitaldi izango dira: magoa, break-dance emanaldia, musika jartzaileak, elkartasun merkatua...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!