Abiadura Haundiko Trenaren kontrako eguna izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

ABIADURA haundiko Trenaren kontrako eguna izango da gaur herrian. 09:00etan dianarekin hasiko da eguna; postu informatiboak jarriko dituzte eguerdi aldean Kixkalen eta arratsaldean Atsegindegin; auzoetan DVD emanaldiak izango dira, 14:30etan bazkariaren bueltan bilduko dira; bazkalondorenean trikipoteoa eta batukada antolatu dituzte; eta 19:00etan manikalejira abiatuko da herriko kaleetan barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!