Mila metrotik gora argindar kable lapurtu dituzte azken hamabost egunetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

tierrako klabea lapurtu dute, herriko argi publikoari lotutakoa. Guztira 1.000 metrotik gora lapurtu dituzte, Balantxatik Apeaderorako bidean, trenbide ondoan, Balantxako aldapan eta Elizatxo auzoan. Udaltzaingoak lapurretaren berri eman zion Udaleko Argi eta Ur Zerbitzuari eta langileek kable berriak jarri dituzte. Udalak azaldu du kable berriak jartzea eta lan hori hartzeak baduela bere kostua. Hala ere, kezkagarriena arriskua dela aipatu du. Izan ere, tierrako kablerik gabeko eremu batean, inork farolaren bat ukitu eta txaparekin kontaktu elektrikoa izanez gero, arrisku haundia izan daiteke. Hori dela eta, Udalak herritarrei eskatu die kablea lapurtzen ari direla ikusten badute edo horren susmorik badute, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, honako telefonoan: 943 24 89 00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!