Argazki rally digitaleko sari banaketa izan zen asteazkenean.

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 22a, 02:00

Hernaniko 13garren Argazki Rallyko sari banaketa izan zen asteazkenean Udaletxeko pleno aretoan. Aurreneko saria Aitor Saizarrek eraman zuen; bigarrena Felix Herrerok; eta hirugarrena Iñigo Zubizarretak. Hirurak ere herrian sortu berri den Foto Forum Klik Klak argazki elkarteko kideak dira. Hernaniko argazkilari onenaren saria Arantxa Izagirrek eraman zuen. Haurren artean onenak: Malen Martinez, Udane Moreno eta Aixa Barbarin izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!