Eduardo Benitezen heriotza eta eraso matxistak salatzeko kontzentrazioan batu ziren udaletxeko alderdi guztiak.

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 22a, 02:00

Hernaniko Udalak deituta, kontzentrazioa izan zen asteazkenean Eduardo Benitezen hilketa eta eraso matxistak salatzeko. Asteartean izan zen Plenoan, erasoa salatzeko eta familia eta lagunei elkartasuna adierazteko mozioa onartu zen, aho batez. Bertan, besteak beste, tratu onen alde eta berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuen Udalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!