Marian Beitialarrangoitia Alkatearen aurkako auzia epaiaren zain

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 22a, 02:00

ATZO izan zen Madrileko Auzitegi Nazionalean Marian Beitialarrangoitia Alkatearen kontrako auzia. Epaiketa goizeko 11:15ak aldera hasi zen eta arratsaldeko 15:10ak arte luzatu zen. Epaiketan, Alkateak abokatu eta fiskaltzaren galderak erantzun zituen. AVTk luzatutako galderak ez zituen erantzun. Beitialarrangoitiak azaldutakoaren arabera, epaiketan adierazi zuen, Iruñeako ekitaldian esandakoak esan zituela tratu txar zantzuak zeudelako. Egindako adierazpenetan bestelako helbururik ez zegoela adierazi zuen. Frogak aurkeztu ondoren, abokatu eta fiskalak azken adierazpenak egin zituzten. Orain epaileek auziaren inguruko erabakia osatu behar dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!