ela, lAB, esk, stEE-eILAS, heNE eta HIRU sindikatuek deituta greba orokorra izan zen atzo. Sindikatuek egungo egoera ekonomikoaren erantzuletzat jo dituzte patronala, bankuak eta gobernuak, eta politika publikoak eta egoera sozio-ekonomikoa aldatzea exijitzeko deitu zuten greba. Sindikatuek grebak izandako jarraipenaren balorazio oso positiboa egin dute. Azpimarratu dute Buruntzaldeako komertzio guztiak itxi egin zutela atzo, eta industriguneetan ere grebak jarraipen haundia izan duela nabarmendu dute. Grebak izandako jarraipena egindako lanaren emaitza izan dela azpimarratu dute sindikatuek, eta aurrerantzean ere, norabide berean lanean jarraitzeko deia luzatu dute. Arratsaldean, Hernanin, Buruntzaldeko manifestazioa deitu zuten. Bertan, Euskal Herria eredu ekonomiko sozial justuaren aldeko borrokan lemapean jendetza bildu zen.
Patronalaren balorazioa
ADEGIk Gipuzkoan grebak izandako jarraipenaren oso bestelako balorazioa egin du. Gipuzkoako enpresarien elkarteak emandako datuen arabera, Gipuzkoako enpresetako langileen %85ak lana egin zuen atzokoan.
ADEGIren hitzetan, datu hauek erakusten dute «langileen gehiengoa ez dagoela konfrontazioaren alde»; eta «langileek egungo egoerak eskatzen duen konpromezuarekin» jokatu dutela.