Udal Berdintasun Kontseiluak eta Gizon Taldeak elkartasuna adierazi diote Eduardo Benitezen senide eta lagunei

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 20a, 02:00

UDAL Berdintasun Kontseiluak eta Gizon Taldeak elkartasuna adierazi nahi izan diote Eduardo Benitez Tamayo, larunbatean erahil zuten gaztearen familia eta lagunei. Erasoa gertatu zen momentuan harekin batean zegoen emakumeari ere beren babesa helarazi nahi izan diote. Horrekin batean, lotsagarritzat jo dute gertatutakoa, «maitasunaren mozorropean ezkutatu da berriro ere matxismoaren alderik krudelena. Bizilagun bat hil dute, hiltzaileak emakumeak jabetza pribatukoak direla pentsatzen zuelako. Bizilagun bat hil dute, hiltzaileak emakumeak norekin egon eta norekin ez aukeratu eta erabakitzeko gai ez direla uste zuelako». Matxismoak emakume eta gizonezkoei kalte egiten diela salatu dute eta adierazi dute «parekidetasuna, elkartasuna eta askatasuna edozein harremanen oinarrian» egon behar duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!