bihar epaituko dute Auzitegi Nazionalean Marian Beitialarrangoitia Alkatea. 2008ko urtarrilaren 12an, Iruñeako Anaitasunan egindako adierazpenak direla eta, «terrorismoa goratzea» leporatu diote eta Fiskaltzak urte beteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa eskatu ditu Alkatearentzat.
Argi itzalketa gaur
Epaiketa salatzeko Udalak gaur argiak itzaliko ditu gaueko 22:00etatik 22:15etara, eta heritarrei dei egin diete norberak bere etxean gauza bera egiteko.
Kontzentrazioa bihar
Bestalde, LAB sindikatuak deituta kontzentrazioa izango da bihar goizeko 11:00etan Plazan. Udaleko, Ongintzako eta Kiroldegiko langileen asanbladak bat egin dute deialdiarekin eta herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Bestalde bihar Madrilera, epaiketara joateko autobusa antolatu da.