Udalaren hizkuntza irizpideak lantzeko bilera asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 23a, 02:00

Azken hilabeteetan Udalean lan talde bat osatu da udaletxeko hizkuntza irizpideak egokitzeko. Lantalde honek prestatutako dokumentua aztertu nahi du Udalak herritarrekin. Horretarako bilera deitu dute maiatzaren 27rako, arratsaldeko 18:30etan, Biterin. Bileran parte hartzeko aurretik dokumentazioa jaso behar da, Udaleko Euskara Zerbitzuan (943 33 70 29). www.hernani.net webgunetik ere deskarga daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!