Udan Saharako haurrak etxean hartzeko familiak bilatzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 20a, 02:00

Udan Saharako haurrak etxean hartzeko familia bila dabil Udala. Haurrak uztaila eta abuzturako etortzen dira, eta helburua da udako basamortuko bizi baldintza gogorretatik eta zonalde gatazkatsuetatik ateratzea eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematea. Familiek haurrei ostatua, mantenua eta babesa eman behar diete eta udalak haurrekin aisialdiko ekintzak antolatu eta osasun azterketak koordinatuko ditu. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943 33 70 17 edo 943 33 68 02.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!