Jendetza bildu zen atzo, Eduardo Benitez Tamayoren hileta elizkizunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 19a, 02:00

jendez bete ziren atzo Eliza eta Plaza Eduardo Benitez Tamayo larunbatean hil zuten hernaniarraren hileta elizkizunean. Egun hauetan hainbat elkartasun adierazpen izan dira, besteak beste, Urbieta kalea, hilketa gertatu zen lekua, kandela eta lorez bete dute, eta igandean kontzentrazioa egin zuten leku berean, hildakoa gogoan izan eta senide eta lagunei babesa emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!