Abiadura Haundiko Trenaren kontrako eguna larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 19a, 02:00

Abiadura Haundiko Trenaren kontrako eguna izango da larunbatean, Hernaniko AHT Gelditu Elkarlanak deituta. Goizeko 09:00etan, dianarekin hasiko dute eguna; 11:00etan postu informatiboak izango dira Kaxkoan eta auzoetan; 14:30etan bazkaria egingo dute (Goiz Argi tabernan eman behar da izena); 16:00etan, batukada, bertsolariak eta poteoa izango dira herrian barrena; eta 19:00etan manikalejira antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!