Ostiralean hasiko dira San Joanetako haurren aurreskuko entsaioak. Lehen entsaioa Gay Murren izango da, arratsaldeko 18:30etan. Parte hartzeko, aurretik izena eman behar da Biterin. Beharrezkoa da haurrak aurten 5 urte betetzea eta izena ematerako garaian bakoitzaren bikotea nor den jakitea. Aurrerantzean entsaioak astelehen eta asteartetan izango dira, arratsaldeko 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!