«maite Zaituztegu» ekitaldia izan zen atzo Tilosetan, Marian Beitialarrangoitiari babesa adierazteko firma bilketaren bueltan. Beitialarrangoitiak ostegunean deklaratu behar du Audientzia Nazionalean, 2008an Iruñean ekitaldi publiko batean esandako hitzengatik; atzoko ekitaldia epaiketa salatzeko izan zen, eta alkateari babesa azaltzeko. Ekitaldian izan ziren herriko dantzari, abeslari, kirolari, bertsolari, pailazo, eta jendetzak alkatearen aldeko hitzak izan zituzten, eta firma emateko deia egin zuten.
Alkateak ere hitza hartu zuen eta lasai dagoela adierazi zuen, alkatetzara eraman zuten «hiru arrazoiak bere horretan direlako: ideiak, gogoa, eta herritarren babesa».
Aste honetako ekitaldiak
Gai honen inguruko gauza gehiago ere antolatu dituzte astean zehar. Asteartean Plenoa izango da 18:00etan udaletxean. Asteazkenean argi-itzaltzea (apagoia) deitu dute, 22:00etatik 22:30etara. Azkenik, astean zehar salgai daude autobuseko txartelak Garin tabernan, ostegunean alkatearekin Madrilera joateko.