Elur Txorin Leitzara ibilaldia antolatu dute, urteroko moduan. Ekainaren 7an egingo dute, eta aurten ibilaldia egiten dutela
50 urte beteko dira. Asmoa dute goizeko 05:00etan abiatzekoa, Berastegin bazkaldu, eta arratsaldean autobusez itzuliko dira Hernanira. Ibilbidea honakoa izango da: Eula, Besabi, Adarra, Azketa, Leitzalarrea eta Leitza. Zortzi orduko martxa izango da gutxi gorabehera. Dutxatzeko aukera ere izango da Leitzako kiroldegian. Joateko asmoa dutenek izena emateko zerrenda elkartean bertan aurkituko dute, maiatzaren 31 bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!