‘La lista’ pelikula gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

La lista pelikulan genero eta osagai asko uztartzen dira: drama, thrillerra, erromantzea, misterioa eta abar. Estreinatu berria da eta Ewan McGregor eta Hugh Jackman dira protagonistetako bi. Lehenengoa, bizimodu tristea daraman negozio pertsona garrantzitsua da; halako batean, bigarrenak gonbidatuta, The List izeneko klubean sartuko da, eta aldi berean, sexua eta drogen munduan. Handik gutxira gainera, prostituta bat hil izana eta 20 milioi dolar lapurtu izan leporatuko diote. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!