Ibon Miner ereñotzuarrak Gipuzkoako kopa esku-eskura dauka gaur Aian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

Hernaniko bolariak Gipuzkoako kopa ari dira jokatzen, eta gaur izango da azken tiraldia. Aian izango da, goiz eta arratsaldez. Sailkapenean aurreneko postuan Ibon Miner ereñotzuarra dijoa 186 brilarekin. Hala ere, lehia izango da, bigarrena dijoanak brila berak baitauzka. Hurrengo hernaniarra M. Arrozpide da, eta 5garren dijoa 178 brilarekin eta J. Ugalde 7garren 174 brilarekin. M. Burugain hernaniarrak 161 brila ditu boteak, A. Santosek 158, A. Minerrek 151 eta F. Galarragak 150 brila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!